Euskaraldiko sustatzaileak, ekimena bultzatzea erabaki duten entitateak dira.

Sustatzaileen egiteko nagusia, ekimenean parte hartuko duten ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzea da. Horretarako, ekimenaren zabalkundea egingo dute beren eremuan, langile, bazkide eta bezeroekin. Horretaz gain, beren eremuko kideak aktibatuko dituzte ahobizi eta belarriprest izan daitezen. Eta, gainera, hamaika egunetako hizkuntza praktika horiek posible izan daitezen neurriak hartuko dituzte.

Ahobizi eta Belarriprest metodologia nire kolektiboan, lantegian, establezimenduan… sustatu eta inplementatzea nahi dut.

Zure kirol klubean Ahobizi eta Belarriprest gehiago egotea nahi duzu?
Zure lantegian, zure lankideak Ahobizi eta Belarriprest izatea nahi duzu?
Zure dendan metodologia inplementatu nahi duzu?

Zure klubean, elkartean, lantegian, erakundean, establezimenduan sustatzeko eta inplementatzeko interesa baduzu jar zaitezke gurekin harremanetan, horretan lagunduko dizugu. Baina laburbilduz hemen duzu entitate batek egin behar duena metodologiaren sustatzaile izateko:

1. Ahobizi / Belarriprest metodologiaren zabalkundea egin behar du bere eremuan. Bere eremua, bere inguruko pertsonak dira: langile, bazkide, bezero, herritar… informazio orokorra zabaldu behar du: albisteak, agenda, portaeraren gida, izena emateko kanpaina… Sustatzaile baten helburua izango da bere eremuan ahalik eta pertsona gehien Ahobizi edo Belarriprest rolletan izena ematea, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte txapa eramatea.

2. Bere eguneroko aktibitatean edo funtzionamenduan Ahobizi / Belarriprest metodologia inplementatzea, hau da, bere funtzionamenduan praktikan ipintzea metodologia hau. Helburua izango da bere langileek, kideek, bezeroek Ahobizi eta Belarripresten hizkuntza portaerak praktikan ipini ahal izatea eroso eta naturaltasun osoz.

Zabalkundea egitea eta inplementatzea bere aginte organoetan erabakiko du, eta beharrezko baliabideak jarri beharko ditu: komunikazio tresnak, aurkezpenak, kideen prestakuntzarako bideak, baliabide ekonomikoak… Azken hau, entitatearen izaeraren, beharren eta aukeren arabera definituko da.

Hona hemen eman herriko talde eragileak eta sustatzailea izan nahi duen entitate batek eman beharreko pausuak: