Etxealditik Euskaraldira ekimena hastea doa.
Baina…
  • ZER DA, ZEHAZKI?
  • NORI DAGO ZUZENDUA?
  • ZER EGIN BEHAR DUGU?
  • NOLA PARTE HARTU DEZAKET?

‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimena gaurtik hasita, apirilak 20, maiatzaren 3ra egingo dugun ekimena da, Euskaraldia prestatzeko baliagarria izateko asmoarekin.

Proposamen nagusia “bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbita” izango da. Baina hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea ere izango du helburu ekimenak.

Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan (Facebook, Instagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezuen bidez emango dira ‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak.

Gaur, apirilak 20, argitaratu da lehen mezua.

1. lantxoa:
Balkoiak eta leihoak koloretako borobilekin apaintzea! Ekimenean parte hartzen ari garela adierazteko balioko du.
Ipini edozein koloretako #puntua balkoi edo leihoan. Eskuratu puntua hemen edo zuk etxean sortu eta animatu argazkia edo bideotxo bat egiten sare sozialetara igotzeko #etxealditikeuskaraldira traola erabiliz eta @deuskaraldia aipatuz.
Ez badituzu sare sozialak erabiltzen, guri helarazi eta guk igoko dugu.