Bidebieta

Ekainaren 5ean 19:30etan Kontadoresen Euskaraldiaren aurkezpena egingo dugu. Bidebietan ere Euskaraldia martxan jartzea da gure asmoa. Egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak ematea, euskararen erabilera areagotzea eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da ekimenaren helburua. 11 egun horietan zehar, Groseko bizilagunak ahobizi eta belarriprest bihurtzea da asmoa, eguneroko harremanetan euskaraz arituz ulertzen duten auzotar guztiekin.

Eragile, elkarte zein norbanakoei zuzendu nahi diegu deialdia. Guztien artean eraiki dezagun Bidebieta euskalduna!

5 ekaina @ 18:30
18:30 — 19:30 (1h)