Belarriprest izan nahi dut

Aupa zu!!! Primeran!!

Horrek zer esan nahi du?
-16 urte baino gehiago dituzula.
-Euskaraz hitz egin nahi duenari erraztasunak emango dizkiozula, eskatuko diozu zuri euskaraz hitz egiteko.
-Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Belarriprest izatearen portaerak zure ingurukoekin erabiliko dituzula.
-Belarriprest bezala identifikatzen dizun txapa eramango duzula 11 egun horietan.
-Zure ingurukoei proposatuko diezula Ahobizi edo Belarriprest izatea. Ea lortzen dituzun 11 lagun!
-Izena eman behar duzu.

Nola konportatu behar naiz Belarriprest izateko?
-Zure solaskideari euskaraz hitz egiteko eskatzen diozu, zuk euskara ulertzen duzu eta. Erdaraz erantzun ahal diozu, nahiago baduzu, baina berak zuri euskaraz egitea nahi duzu.

Hemen duzu bideo tutorial bat, 2017an Aiaraldean egindakoa, azaltzeko zer den Belarriprest izatea (4min 40seg)