Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Belarriprest | Donostia

Belarriprest

BELARRIPREST naiz

Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

BELARRIPREST izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

– Euskaraz ongi egiten duena baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) ez du euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez da prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko.

– Euskaraz gutxi gorabehera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen.

        – Euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.

Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu.

Jarrera aktiboa izango duzu, beraz, gonbitea egingo baitiezu euskal hiztunek zurekin euskaraz hitz egin dezaten. Oso garrantzitsua da zure funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko duzulako.

Ariketa egiten duzun bitartean giro babestua izango duzu, ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu inguruan.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Adibidez:

Ferminek urte asko daramatza Arralden bizitzen, baina euskara ondo dakien arren ez du askotan hitz egiten. Fermin belarriprest izango da eta gustura eramango du txapa paparrean, berari euskaraz egitea nahi baitu hala egin nahi dutenak babesteko. Bere ekarpena horraino emateko prest eta gogoz dago.

Maitek badaki euskaraz baina laneko zenbait bezerorekin ez da eroso sentitzen elkarrizketa elebidunak mantentzen. Beraz, belarriprest izango da, eta nahiz eta batzuetan erdaraz egin saiatuko da ahal bezain beste euskaraz egiten.

Eneritz euskara ikasten ari da; ulertu, ulertzen du, baina ez da hitz egiteko gai sentitzen. Belarriprest izango da eguneko ordu eta leku guztietan, eta eroso sentitzen denetan euskaraz erantzuten saiatuko da.