Ahobizi izan nahi dut

Aupa zu!!! Primeran!!

Horrek zer esan nahi du?
-16 urte baino gehiago dituzula.
-Zure hizkuntza portaera batzuk aldatzeko erabakia hartu duzula. Zailena izango da euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egitea, nahiz eta horrek erdaraz erantzun. Baina portaera honek aukera asko emango dizu euskara gehiago erabiltzeko.
-Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Ahobizi izatearen portaerak zure ingurukoekin erabiliko dituzula.
-Ahobizi bezala identifikatzen dizun txapa eramango duzula 11 egun horietan.
-Zure ingurukoei proposatuko diezula Ahobizi edo Belarriprest izatea. Ea lortzen dituzun 11 lagun!

Nola konportatu behar naiz Ahobizi izateko?
-Ulertzen duenari euskaraz egiten diozu, hark erdaraz erantzun arren. Askok txapa eramango dute: Ahobizi eta Belarriprest txapak. Baina denek ez dute txaparik eramango.
-Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten diet.

Hemen duzu bideo tutorial bat, 2017an Aiaraldean egindakoa, azaltzeko zer den Belarriprest izatea (3min 30seg)