Euskaraldia euskara gehiago erabiltzeko Euskal Herrian egingo den ariketa da, taldean egingo den ariketa baina norbanakoa giltzarri izango dena. Ez da izango euskararen aldekotasuna adierazteko kanpaina bat, egunerokoan eragitea da helburua, inertziak haustea eta hizkuntz ohiturak aldatzea. Euskara gehiago erabili ahal izateko bide berriak lantzea eta irekitzea.

Euskal Herri osoan egingo da dinamika hau baina udalerriz-udalerri antolatuta. Donostian ere, ariketa hau egin ahal izateko prestaketa lanetan gabiltza. Ariketa hau zergatik egin nahi dugun azaltzeko datu batzuk ematea garrantzitsua da: donostiarren bi herenek euskara hitz egin edo ulertzen dute. Aldiz, erabileraren neurketaren azken datuek diote, kaleko elkarrizketetan, %15,2 erabiltzen dela.

Neurri oso handi batean inertziek eta ohiturek eramaten gaituzte euskara erabili ordez gaztelania erabiltzera. Horregatik, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, 11 egunez, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera hazteko ariketa hau egingo dugu parte hartzen dugunok.

Aldekotasun sinbolikotik urrats praktikoetara igarotzea; euskararen alde egotetik, euskaraz egitera pasatzea.

Horretarako 2 rol egongo dira:

Ahobizi: ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Sustatzaileen pausoak esku orria deskargatu

Informazio gehiago nahi izanez gero donostia@euskaraldia.eus era idatzi.