- ZER DA, ZEHAZKI?
- NORI DAGO ZUZENDUA?
- ZER EGIN BEHAR DUGU?
- NOLA PARTE HARTU DEZAKET?
‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimena gaurtik hasita, apirilak 20, maiatzaren 3ra egingo dugun ekimena da, Euskaraldia prestatzeko baliagarria izateko asmoarekin.
Proposamen nagusia “bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbita” izango da. Baina hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea ere izango du helburu ekimenak.
Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan (Facebook, Instagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezuen bidez emango dira ‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak.
Gaur, apirilak 20, argitaratu da lehen mezua.
