Uda honetan 18.000 pertsonek baino gehiagok ikusi duten birari Donostian emango dio amaiera Gure Zirkuak Euskaraldiaren programazioarekin bat eginez.
Urrun geratzen da lehen euskal zirku ibiltariak ekainaren 28an Amezketan eskaini zuen lehen saioa. Harrezkero Gure Zirkuaren karpa leporaino bete da azken hilabeteotan eskaini dituen emanaldietako bakoitzean.
Ezin hobea izan da Gure Zirkuak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamaika herritan izan duen harrera; izan herri txiki, ertain edo handi. Eta orain, bira arrakastatsua amaitu aurretik, Euskal Herriko hiriburuetako batean ariko da zirkua: Donostian.
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | Larunbata | Igandea |
1 | 2 | 3 | 4 | 5
19:00etan 21:30etan |
6
17:00etan 19:30ean |
7
17:00etan 19:30ean |
8 | 9 | 10 | 11
19:00etan 21:30etan
|
12
19:00etan 21:30etan |
13
17:00etan 19:30ean |
14
17:00etan 19:30ean |
15 | 16 | 17 | 18 | 19
19:00etan 21:30etan |
20
17:00etan 19:30ean |
21
17:00etan 19:30ean |
22 | 23 | 24 | 25 | 26
19:00etan 21:30etan |
27
17:00etan 19:30ean |
28 |