Euskaraldiaren aurkezpena Grosen

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Grosen ere ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa.

Egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak ematea, euskararen erabilera areagotzea eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da ekimenaren helburua. 11 egun horietan zehar, Groseko bizilagunak ahobizi eta belarriprest bihurtzea da asmoa, eguneroko harremanetan euskaraz arituz ulertzen duten auzotar guztiekin.

Horretarako, Euskaraldiak elkarlana du ardatz; elkarlana, tokian tokiko eragileen eta auzotarren artean. Izan ere guztiok dugu egitekoa euskararen erabilera areagotzeko.

Herri ekimenetik abiatutako egitasmo hau aurkezteko, maiatzaren 8an, 19:00tan, Hondarpe Auzo Elkartean burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Eragile, elkarte zein norbanakoei zuzendu nahi diegu deialdia. Guztien artean eraiki dezagun Gros euskalduna!

8 maiatza @ 19:00
19:00 — 20:00 (1h)