Euskaraldia Grosen

Maiatzaren 29an 19:00etan Hondarpe auzo elkartean bilduko gara. Grosen ere Euskaraldia martxan jartzea da gure asmoa. Egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak ematea, euskararen erabilera areagotzea eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da ekimenaren helburua. 11 egun horietan zehar, Groseko bizilagunak ahobizi eta belarriprest bihurtzea da asmoa, eguneroko harremanetan euskaraz arituz ulertzen duten auzotar guztiekin.

Eragile, elkarte zein norbanakoei zuzendu nahi diegu deialdia. Guztien artean eraiki dezagun Gros euskalduna!

29 maiatza @ 19:05
19:05 — 20:05 (1h)