Auzoetan martxan dabiltzan euskara batzordeek ere aholku edo prestakuntza saioak prestatu dituzte 11 egunez ahobizi eta belarriprest moduan aritzeko. Eguneroko ohituretan eragiteko estrategiak lantzeko eta auzotarrekin partekatzeko aukera bikaina izango da.

Orokorrean saioen iraupena 1,5 ordukoa izango da.

  • Intxaurrondon: azaroak 22 Euskaraldiaren hasiera eta aholku saioa. 19:00etan Intxaurrondo Berri Kultur Etxean
  • Parte Zaharra: azaroak 16, 19:30ean Arrano elkartean
  • Loiolako Erribera: Azaroaren 15ean Ikasbide ikastolan 17:15ean eta Azaroaren 21ean Auzo Elkartean 19:00etan.
  • Egia: azaroak 21, 19tan Egia Kultur Etxean
  • Altza: azaroak 19-22 bitartean (eguna, ordua, lekua zehazteke!)